Jeremias 16:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Ez hartu emazterik eta ez izan seme-alabarik herrialde honetan.

3. Nik, Jaunak, esango dizut zer gertatuko zaien herrialde honetan jaioko diren seme-alabei eta bizia emango dieten gurasoei.

4. Modu ikaragarrian hilko dira eta ez dute hiletarik, ez hilobirik izango: simaurra bezala geldituko dira lurrazalean. Gerrak eta goseak hilko ditu, eta gorpuak hegazti harrapariek eta basapiztiek jango dituzte».

5. Hau ere esan zidan Jaunak: «Ez joan hiletak egiten ari diren etxera, doluan parte hartzeko eta atsekabean lagun egiteko: ukatu egin baitizkiot herri honi neure bakea, maitasuna eta errukia.

6. Txiki eta handi, denak hilko dira herrialde honetan; ez dute hiletarik, ez hilobirik izango; ez du inork dolua adierazteko gorputza urratuko, ez burua soilduko.

Jeremias 16