Jeremias 15:17-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Ez naiz atsegin bila ari izanfesta- eta algarazaleekin batera;bakarrik ibiltzera behartu nauzu,zeure suminaz betea nauzu eta.

18. Zergatik amairik gabeko oinaze hau?Sendaezina da nire gaitza,erremediorik gabea.Nola bihurtu zara niretzatitxura huts den ur engainagarri?

19. Orduan, Jaunak erantzun zidan:«Niregana itzultzen bazara,hartuko zaitut berrironeure zerbitzura.Baliotsu dena baliogabe denetikbereizten baduzu,hitz egingo dut zure bitartezaurrerantzean ere.Herriak itzuli behar du zuregana,ez zuk harengana.

Jeremias 15