Jeremias 14:8-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Baina zu zara Israelen itxarobidea,larrialdietan salbatzen gaituena.Zergatik duzuarrotzen portaera gure artean,gau baterako baizik gelditzen ez denbidaiariarena?

9. Zergatik zabiltza ezkutukagizon izutuaren antzera,garaipena lortzeko gauza ez dengudaria bezala?Baina ez,zu gure artean zaitugu, Jauna!Zuretzat sagaraturiko herri gara:ez gaitzazula utz zapuzturik!»

10. Honela dio Jaunak herri honi buruz: «Maite du honek harat-honat ibiltzea, ez ditu oinak lotzen. Ez dut gogoko. Gogora dakart honen jokaera gaiztoa, eta zigortu egingo dut bere bekatuengatik».

11. Esan zidan Jaunak: «Ez erregutu herri honen alde.

Jeremias 14