Jeremias 13:7-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.

8. Orduan, Jaunak hitz egin zidan

9. eta esan: «Horrelaxe gertaraziko dut ustel Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.

10. Herri gaizto honek ez ditu nire hitzak entzun nahi eta bere joera gaiztoei setati jarraitzen die. Jainko arrotzen ondoren dabil, horiek zerbitzatuz eta gurtuz. Horregatik, ezertarako balio ez duen gerriko honen pareko izango da.

11. Gerrikoa gizonaren gerriari lotzen zaion bezala nahi izan nituen Juda eta Israel herriak niri lotu, nire herri izan zitezen, nire ospe eta ohore; baina ezentzun egin zidaten».

12. Jaunak, Israelgo Jainkoak, esan zidan: «Jeremias, esaiozu jendeari pitxerrak ardoz betetzeko direla. Ondotxo dakitela hori erantzungo dizute denek.

13. Orduan, herrialde honetan bizi diren guztiak ardoz beteko ditudala esango diezu, erabat mozkortzeraino: Daviden tronuan esertzen diren erregeak, apaizak, profetak eta Jerusalemgo bizilagun guztiak.

14. Ondoren, apurtu egingo ditut bata bestearen kontra: gurasoak eta seme-alabak, denak batera. Ez dut errukirik izango, ez barkamenik, ez gupidarik: guztiak suntsituko ditut. Nik, Jaunak, esana».

15. Israeldarrok, entzun arretazJaunak esaten dizuena,eta ez izan harro.

16. Ohoratu Jauna, zeuen Jainkoa,berak iluna bidali baino lehen,mendian, gaua iristean,estropezuka hasi baino lehen,itxaro duzuen argiailunpe beltz bihurtu baino lehen.

17. Entzun nahi ez badidazue,negarrari emango diot isileanzuen harrokeriagatik.Nire begiak malkotan urtuko dira,Jaunaren herriagatibu eraman dezatenean.

18. Jaunak esan zidan:«Esan erregearieta erregina amari:Eser zaitezte lurrean,erori baita zuen burutikerrege-koroa preziatua.

19. Negeveko hiriak setiatuak daude,ezin ditu inork ere askatu.Juda osoa erbestera doa,oso-osorik atzerrira».

Jeremias 13