Jeremias 12:9-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Nire ondare zen herri haukolorezko hegaztia bezalakoa da:beste hegazti guztiak erasoka ditu.Zatozte, piztia guztiak,bil zaitezte hura irensteko!

10. Makina bat buruzagi etsaiksuntsitu du nire mahastia,oinazpian zapaldu nire alorra,basamortu bihurtunire alor zoragarria:

11. hondamendi, lugorri eta eremu.Lurralde guztia hondamendi,eta inori axola ez.

12. Basamortuko gordelekuetatikdatoz suntsitzaileak:ezpata ari da Jaunaren aginduz,ertz batetik besteralurraldea hondatzen;inorentzat ez bakerik.

13. Nire herriak garia ereineta arantzak bildu;lan guztia alferrik egin du.Zein uzta negargarria,nire suminak bidalia!»

14. Hona zer diotsen Jaunak Israelen auzoko herri gaizkileei, bere herri Israeli ondaretzat emandako lurraldeari eskua ezarri diotenei: «Errotik aterako ditut beren lurraldetik (eta Judako jendea haien eskuetatik askatuko).

15. Baina horren ondoren, errukitu egingo natzaie, eta herri bakoitza, nor bere ondarera eta lurraldera itzuliko dut.

Jeremias 12