Jeremias 12:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nolatan hasi zurekin auzitan?Zuzenegia zara zu, Jauna.Hala ere,arazo bat nahi nizuke proposatu:zergatik du arrakastagaiztoen jokabideak?Nola bizi daitezke lasaiazpisuge maltzurrak?

2. Zuk landatueta haiek sustraiak bota,hazi eta fruitua ematen dute.Haien ezpainetan zaude, bai;ez, ordea, bihotzetan.

3. Baina zuk, Jauna,ongi ezagutzen nauzu,aztertu nauzu eta badakizuegiaz nagoela zurekin.Jar itzazu aparte gaiztoak,hiltzeko ardiak bezala,gorde itzazu sarraski-egunerako!

4. Noiz arte segitu behar dulurraldeak dolutan,landako belarrak lehor?Abere eta hegaztiak galtzen ari dira,bertako bizilagunengaiztakeriagatik.Honela baitiote:«Ez ditu ezagutzen Jainkoakgure ibilerak».

5. Jaunak erantzun zidan:«Oinezkoekin lasterkanekatzen bazara,nola lehiatu nahi duzuzaldizkoekin?Lurralde lauanseguru ez bazabiltza,nola moldatuko zaraJordan inguruko malkarretan?

6. Zeure etxekoek, zeure anaiek ere,saldu egin zaituzte,elkar hartu dute zuri erasotzeko.Ez fidatu horiengan,hitz gozoak esaten badizkizute ere».

Jeremias 12