1. Entzun, Israel herri, Jaunak iragartzen dizun mezua.
2. Hau dio Jaunak:«Ez egokitu jentilen ohituretara,ez izan zeruko seinaleen beldur,atzerritarrek ohi duten bezala.
3. Herri horien erlijioahutsaren pareko:horien idoloakbasoan ebakitako egur-puskak dira,artisauaren eskuak zizelez landuak,
4. urre eta zilarrez apainduaketa iltzez eta mailuz josiak,eror ez daitezen.
5. Meloi-soroko txorimalo dirudite:ez dakite hitz egiteneta garraiatu egin behar dituzte,ez baitira ibiltzeko gauza.Ez izan horien beldur:ezin dute kalterik egin,ezta onik ere».
6. Ez da zu bezalakorik, Jauna!Handia zara zu,handiak zure izena eta indarra.