Isaias 9:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Apurtua baituzu lepoan zeramatenuztarri astuna,zapaltzailearen aginte-makila,Madiango gudarosteaapurtu zenuen bezalaxe.

4. Lurra danbadaka zapaltzen zutengudari-botaketa odolez zikinduriko jantziaksuak erreko ditu eta irentsiko.

5. Haur bat jaio zaigu,Jainkoak seme bat eman digu.Beroni ezarri zaio aginpidea,eta honela deitzen diote:«Kontseilari miragarri,Jainko indartsu,Aita betiereko, Errege bake-emaile».

6. Gero eta zabalagoa izango daharen agintaritza,azkengabea bakea.Daviden tronuan izango da errege,eta justizia eta zuzenbideaizango dira haren erregetzarenoinarri eta sostengu,oraindanik eta betiko.Jaun ahalguztidunarenmaitemin sutsuakegingo du hori.

7. Zigor-mezua zuzendu die JaunakJakoben ondorengoei,Israelgo erresumaridatorkio gainera.

8. Israel herri osoak,Samarian bizi diren guztiekizango dute horren berri.Honela baitziotenharro eta puzturik:

9. «Adreiluzko etxeak erori badira,harlanduzkoak egingo ditugu.Piku-habeak bota badituzte,zedrozkoak jarriko dituguhaien ordez».

Isaias 9