Isaias 7:23-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da.

24. Ehiztariak bakarrik sartuko dira bertan beren gezi eta uztaiez, lurralde osoa sasi- eta lahar-toki bihurtuko baita.

25. Aitzurrez gorritu ohi ziren mendi-maldetara ez da inor joango, sasi eta laharrak direla eta: behi-larre eta ardi-leku izango dira.

Isaias 7