10. Niregana joko duen herriakXaron lautada izango duardien bazkaleku,Akor harana abelgorrien etzaleku.
11. Baina zuei,ni, Jauna, baztertueta nire mendi santuaahaztu duzuenoi,Zorion eta Patu izenekojainkoentzatmahaia prestatueta kopa bete duzuenoi,
12. zoritxarra emango dizuet:ezpatak hilko zaituzte,denok burua makurtuko duzueeta lepoa moztuko dizuete.Izan ere, nik deitueta ez zenuten erantzun;nik hitz egin eta zuek jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zenuten,nahi ez dudana aukeratu.