Isaias 65:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hau dio Jaunak:«Galdetzen ez zuteneieskaini nien erantzuna;nire bila ez zebiltzaneiatera nintzaien bidera;dei egiten ez zidan herriariesan nion:“Hemen naiz, hemen naiz”.

2. Egun osoan luzatuak nituen eskuakbide txarretik,bere nahierara dabilenherri errebeldeagana,

3. aurrez aurre etengabeiraintzen nauen herriarengana:baratze sakratuetansakrifizioak eskaintzen dituzteeta adreiluzko aldareetanintsentsua erretzen,

4. hilobietan esertzen diraeta gauak haitzuloetanematen dituzte,beren errituak eginez;txerrikia jaten duteeta janari kutsatuz eginikosalda-katilukadak hartzen;

5. zera diote: “Kontuz! Ez ukitu ni,sakratu bihurtuko zintuzket eta!”Sudurrean kea bezain mingarrizait hori guztia,egun osoan haserre-sutan jartzen nau.

Isaias 65