Isaias 64:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ai jaitsiko bazina,sastraka erretzenedo urari irakinarazten dionsua bezala!Horrela, zure etsaieknor zaren jakingo lukete,nazioek zure aurrean dar-dar egingo,

2. guk uste gabekogauza ikaragarriak zuk egitean.Zu jaitsi,eta mendiek zure aurrean dar-dar.

3. Ez da inoiz entzun,ez da inoiz aditu, ez ikusi,zuk ez beste jainkoren batekberarengan itxaro duenaren aldehorrelakoak egin dituenik.

4. Bere poza zuzen jokatzeanjartzen duenari,zure nahia beti gogoan duenari,bidera ateratzen zatzaizkio.Bai, haserre zaudebekatu egin dugulako,antzinatik bide-galdurikibili garelako.

Isaias 64