4. Izan ere,heldua zen erabakia nuen eguna,etsaiez mendekatueta nire herria askatzeko eguna.
5. Begiratu nuen, eta laguntzailerik ez;txunditurik nengoenniri eusteko inor ez zelako.Neure ahalmenakeman dit garaipena,neure sumina izan dut euskarri.
6. Amorru biziz zapaldu ditut herriak,neure sumin-edariz mozkortueta haien odola lurrean isuri.
7. Gogora ditzadanJaunaren mesedeak,gorets dezadan Jauna,guztiz ona izan baita Israelekin:gupida eta maitasun handizjokatu du haren alde.
8. Hau zioen Jaunak berekiko:«Neure herria dut,neure seme-alabak:ez didate, ez, huts egingo».Eta onik atera zituen
9. larrialdi guztietatik;ez inolako ordezkariedo mandatarik,berak zituen onik atera.Berak zituen askatumaitasun eta gupidaz;ardura handiz gidatu zituenantzinako garaietan.
10. Baina haiekJaunaren kontra errebelatueta haren espiritu santuaatsekabetu zuten;horregatik, etsai bihurtu zitzaieneta borroka egin zien.