Isaias 62:2-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Eta ikusiko dutenazioek zure salbamena,errege guztiek zure ospea.Izen berria emango dizute,Jaunak berak ezarria.

3. Koroa distiratsu izango zaraJaunaren eskuan,errege-diademazeure Jainkoaren eskuan.

4. Ez dizute deituko gehiago«Hiri zapuztu»,ezta zure lurraldeari ere«Lur hondatu»;zure izena «Ene atsegin» izango da,eta zure lurraldearena«Ene emazte»,Jaunak atsegin izango baitzaitueta zure lurraldeaemaztetzat hartuko.

5. Mutilak neskatxa emaztetzathartzen duen bezala,halaxe hartuko zaitu emaztetzatzeure Egileak;senarra emaztearekingozatzen den bezala,halaxe gozatuko da Jainkoa zurekin.

6. Zure harresietan, Jerusalem,begiraleak jarri ditut,gau eta egun isildu gabeari daitezen.Ez hartu atseden,Jaunari bere agintzariakgogorarazten dizkiozuenok!

Isaias 62