Isaias 61:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jainko Jaunaren espirituanire gainean dago,Jaunak sagaratu bainau;berak nau bidalibehartsuei berri ona hots egitera,bihotz-hautsiak sendatzera,gatibuei askatasunaeta kartzelatuei libertateairagartzera,

2. Jaunak onginahiaazalduko duen urteaeta mendekatuko den egunairagartzera.Siongo atsekabetuak kontsolatzerabidali nau Jaunak:

3. koroa distiratsua emango dietsamintasunezko errautsaren ordez,jaietako usainki gozoadolu-jantziaren ordez,gorespen-kantak etsipenaren ordez.«Jainko zuzenaren haritz»deituko diete,Jaunak bere ospea agertzekolandaturiko haritz.

4. Antzinako etxe-hondakinakberreraikiko dituzte,aspaldiko horma eroriak jasoko,menderik mende erraustuak zeudenhiri hondatuak berrituko.

5. Atzerriko jendea zerbitzariizango duzue:zuen artaldeak zainduko dituzte,nekazari eta mahastizainizango dituzue.

6. Zuei, berriz,«Jaunaren apaiz» deituko dizuete,«Gure Jainkoaren zerbitzari»esango.Beste nazioen ondasunezgozatuko zarete,haien aberastasunez hornituko.

7. Jaunak dio:«Lotsaizuna ugari eta laidoajasan behar izan dituztenez,aberastasuna ugari izango duteberen herrialdeaneta amaigabeko poza eskuratuko.

Isaias 61