11. Zure ateakzabalik egongo dira beti,gau eta egun itxi gabe,nazioen erregeakberen ondasunekinerreskadan zuregana sarrarazteko.
12. Zerbitzura jarriko ez zaizkizunherri eta erreinuakbertan behera galduko dira,nazioak erabat hondatuko.
13. «Zuregana ekarriko dituzteLibanoko zedro ospetsuak,zipres, zumar eta izeiekin batera,nire santutegia apaintzeko;ospez beteko dutbizi naizen tenplua.
14. Burumakur etorriko zaizkizuzeure zapaltzaileen seme-alabak,zure oinetan ahuspeztukomespretxatu zintuzten guztiak.“Jaunaren Hiri”,“Israelen Jainko santuaren Sion”deituko dizute.