Isaias 6:3-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Eta honela egiten zioten oihu elkarri:«Santu, santu, santua,Jaun ahalguztiduna!Lur osoa betetzen duharen aintzak».

4. Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dar-dar egin zuten, eta tenplua kez bete zen.

5. Nik esan nuen: «Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz».

6. Une hartan, suzkoak bezalako izaki haietako bat niregana etorri zen hegan, su-hatzez aldaretik harturiko txingar bat eskuan zekarrela,

7. eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez:«Begira, txingar honekezpainak ukitu dizkizu.Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria,barkatu bekatua».

Isaias 6