Isaias 57:3-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jaunak dio:«Etorri hona, zuek, sorginkumeok,adulteriogileeta prostituziozale zaretenok:

4. Nori egiten diozue barre?Noren kontra zabaltzen duzue ahoaeta luzatzen mihia?Ez zarete, bada, zeuek erebekatukume eta sasi-umealdi?

5. Edozein haritzeta zuhaitz handiren azpianberotzen zarete lizunkeriatan;erreka ondoko haitzarteetanhiltzen dituzue umeak oparitzat.

6. Israel, erreka ondoko harri leunak,zeure kultugai izan dituzunak,horiexek izango dituzu zorigaitz.Horiei eskaini dizkiezuisur- eta labore-opariak.Eta horrek baretu behar ote dunire haserrea?

7. Mendi-tontor garai bateanipini zenuen ohea,eta bertara igotzen zinensakrifizioak eskaintzera.

8. Etxeko ate-alboetanezarri zenituenidolatriazko zeure oroigarriak.Ni alde batera utzirik, biluzik jarri,zeure ohe zabalean etzaneta maitaleez aprobetxatzen zinen.Atsegin zenuen haiekin oheratzea.

9. Molok jainkoarenganajoaten zinen,olioa eta lurrinak ugari eramanez;urrutiraino bidali zenituenmandatariak,Hildakoen Egoitzaraino jaitsarazi.

10. Ibiliaren ibiliz nekatu egiten zinen,baina sekula ez zenuendena alferrik zela aitortu.Behin eta berriro indarberrituz,ez zenuen inoiz etsi.

Isaias 57