13. Ahaztu egiten zara Jaunaz,zeure egileaz,zerua hedatueta lurra oinarritu zuenaz,eta ikara zara egun osoan, etengabe,zu suntsitu nahian suturikdabilen zapaltzailearen aurrean!Non da, bada,zapaltzailearen sumina?
14. Berehala aterako dira libre gatibuak:ez dira kartzela-zuloan hilko,ez zaie ogirik faltako.
15. Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,itsasoa astintzen duena,olatuei orroa eraginez.Jaun ahalguztiduna,horixe dut izena.
16. Neuk hedatu dut zeruaeta oinarritu lurra,eta Sioni esaten diot: Zu nire herria!Neure mezuaren bozeramaileegin zaitut,eta neure eskupean babestu».