4. Jainko Jaunakhitz egiteko trebatu nau,bihotz-eroriak adore-hitzezbizkor ditzadan.Goizero dit belarria ernearazten,ikasle onak bezalaentzun diezaiodan.
5. Jainko Jaunak belarria zabaldu dit,eta nik ez diot aurka egin,ez atzera jo.
6. Bizkarra eskaini nienzigorkatzen nindutenei,eta masailak,bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei.Ez nien aurpegia saihestuiraintzeneta listua botatzen zidatenei.
7. Baina Jauna dut laguntzaile:horregatik ez didateirainek etsiarazten;horregatik gogortu dut aurpegiaharkaitza bezala,bai baitakit ez didalausteak huts egingo.
8. Ondoan dut defendatzailea:nork du zerbait nire kontra?Goazen elkarrekin auzitara!Nork salatuko nau?Datorrela!