Isaias 49:6-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. «Ez da aski zu nire zerbitzari izateaJakoben leinuak susperrarazieta berritzekoeta Israelen bizirik geldituakitzularazteko;nazioen argitzat ezarriko zaitut,nire salbamenalurraren bazterrerainoeraman dezazun».

7. Hau diotso Jaunak,Israelen askatzaileeta Jainko santuak,erabat mespretxatua izan denari,mundu guztiak gorrotatueta zapaltzaileek esklabobihurtu dutenari:«Zu ikustean,altxatu egingo dira erregeak,makurtu buruzagiak,leiala den Jaunarenganakobegirunez,aukeratu zaituenIsraelen Jainko santua dela eta».

8. Hau dio Jaunak:«Onginahi-garaianerantzungo dizut,salbamen-egunean lagunduko.Nik eratu zaitut eta izendatu,herriarentzat ituna berritzeko,herrialdea susperrarazieta leheneratzeko,hondaturiko lurraldeaondaretzat banatzeko.

9. Presoei esango diezu: “Kanpora!”,eta ilunpetan daudenei:“Irten argitara!”Bide-bazter guztietanaurkituko dute larrea,muino gorri guztietan bazka.

Isaias 49