Isaias 49:15-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Ahaztu ote dezake amakbere haurtxoaedo bere sabeleko umearierrukia ukatu?Ba, amak haurra ahaztuko balu ere,nik ez zaitut ahaztuko.

16. Neure esku barruanzauzkat grabatua,zure harresiak begi aurrean ditut.

17. Zure berregileakbizkorragoak izan bitezdesegileak baino;urruti zuregandik hondatzaileak!

18. Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik.Neure biziarengatik egiten dut zin:Jantzi zoragarriizango dituzu soinean,andregai-jantziz bezalainguratuko zaituzte.

19. Orain hondatuak, erraustuak,dituzu bazterrak,suntsitua herrialdea;baina laster estuegigertatuko da bizilagunentzat;irentsi zintuztenak, berriz,urruti joango dira.

Isaias 49