Isaias 49:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Entzun, itsas herriok,adi egon, urrutiko naziook.Jaio aurretik izan ninduengogoan Jaunak,amaren sabelean nengoela,neure izenez deitu.

2. Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia,bere eskupean babestu ninduen;gezi zorrotz ninduen bihurtueta geziontzian gorde.

3. Esan zidan:«Zu zara nire zerbitzaria, Israel,zure bidez agertuko dutneure ospea».

4. Ni, berriz,hau ari nintzen pentsatzen:«Alferrik nekatu naiz,hutsean eta zertarako gabeakitu ditut indarrak».Baina Jaunaren eskuetan zegoennire eskubidea,nire Jainkoaren eskuetannire lansaria.

5. Ohorez jantzi nau Jaunaketa neure Jainkoa dut indar.Amaren sabelean eratu ninduenbere zerbitzari izateko,Jakoben leinuak berarenganabihurraraztekoeta Israel herria biltzeko.Orain, honela mintzo zait Jauna:

Isaias 49