Isaias 45:7-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Neu naiz argiaren egileaeta ilunpearen sortzailea,neu zorionaren egileaeta zoritxarraren sortzailea:neu, Jaun hau, horren guztiaren egilea!

8. «Isuri goitik, zeruok, ihintza bezala,isuri garaipena, hodeiok,euria bezala!Har beza lurrak zabalik:sor bedi salbamena,erne justizia harekin batean!Nik, Jaunak, egin dut hori guztia».

9. Zoritxarrekoa,lurrontzi hutsa izanik,bere egilearekin eztabaidanhasten den gizakia!Buztinak buztinlariari esango ote:«Zertan ari zara?»,edota «Zure ontziak ez duheldulekurik»?

10. Zoritxarrekoa aitari esaten diona:«Zergatik sortu ninduzun?»,eta amari:«Zergatikekarri ninduzun mundura?»

11. Hau dio Jaunak,Israelen Jainko santuak,haren egileak:«Neure seme-alabengatikkontuak eskatuko ote dizkidazue,edo neure laneanaginduak emango ote?

Isaias 45