Isaias 45:22-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Lurreko bazter guztiok,itzuli niregana, salba zaitezten,neu bainaiz Jainkoa,eta ez da besterik.

23. Neure buruarengatik egin dut zin,promes sendoa,hitz aldaezina eman dut:Belaun oronire aurrean makurtuko da,eta mihi oroknire izenean zin egingo,

24. esanez: “Jaunarengan bakarrikgaraipena eta ahalmena”.Lotsaren lotsaz etorriko zaizkitnire aurka lehiatzen diren guztiak.

25. Niri esker, garaile izango daeta harro egongoIsrael herri osoa».

Isaias 45