Isaias 45:12-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Neuk egin dut lurraeta lur gainean gizakia sortu;neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak,eta neuk agintzenbertako astro guztiei.

13. Neuk sorrarazi dut Zirosalbamen-ekintzarako,eta bide guztiak zelaituko dizkiot;berak berreraikiko du nire hiriaeta libre aterarazikonire erbesteratuak,ordain eta saririk eskatu gabe».Jaun ahalguztidunak esan du.

14. Hau diotso Jaunak Israeli:«Egiptoko langileak,Etiopiako merkatariaketa altuera handiko sebatarrakzure menpean jarriko dira,zureak izango;zure atzetik joango dira,katez loturik;zure aurrean ahuspeztuko diraeta erreguka esango dizute:“Zuregan bakarrik dago Jainkoa,ez da besterik;beste jainkoak ezer ez dira”».

15. Jainko ezkutua zara zu, benetan,Israelen Jainkoa, salbatzailea.

16. Lotsaz eta laidoz beterik,bai, laidoz estalirikdoaz idologileak.

Isaias 45