Isaias 44:5-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. “Jaunarena naiz” esango du batak,Jakob izena hartuko besteak;beste batek“Jaunarena” idatzi besoaneta Israel izena hartukoohoragarritzat».

6. Hau dio Jaunak,Israelen errege eta askatzaileak,Jaun ahalguztidunak:«Neu naiz lehena eta azkena;ez da ni beste jainkorik.

7. Nor ni bezalakorik? Mintza bedi,iragarri eta azal biezat historia,aspaldian gizateriaezarri nuenetik honakoa.

8. Ez ikaratu, ez beldurtu!Ez ote nizuen aspalditikiragarri eta adierazi?Zeuek zaituztet lekuko:Ba ote da ni beste jainkorik?Ez dut ezagutzen beste harkaitzik,euskarri izan dezakezuenik».

9. Idolo-moldeatzaileakhutsa dira denak,hain estimatuak dituzten irudiakezertarako ez.Horien gurtzaileakitsu eta burugabe;horregatik, lotsagarri geldituko dira.

10. Nork moldeatzen du irudiaeta idoloa urtzen,probetxurik espero ezean?

11. Idolozaleak, ordea,lotsagarri gertatuko,gizaki huts baitira egileak.Bil bitez, aurkeztu denak:ikaraz eta lotsazgeldituko dira bat-batean.

12. Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen. Baina gose baldin bada, indarrak galtzen ditu, eta edaten ez badu, leher egiten.

Isaias 44