Isaias 44:21-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. «Israel, Jakoben herri horrek,gogoan izan nire zerbitzari zarela.Nik eratu zaitut,eta nire zerbitzari zara.Israel, ez zaitut ahaztuko.

22. Lainoa bezala suntsitu ditutzure errebeldiak,gandua bezala zure bekatuak.Itzul niregana,askatu egin baitzaitut».

23. Egin poz-oihu, zeruok,Jaunak ekin baitio!Egin irrintzi, lurreko barrunbeok!Ekin poz-oihuka, mendi eta baso,zuhaitz guztiekin batera!Askatu egin du Jaunak Israel,Jakoben herria,bere ospea agertuz horrela.

24. Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,amaren sabelean eratu zintuenak:«Neu naiz Jauna,gauza guztien egilea;bakar-bakarrikhedatu nuen zerua,inoren laguntzarik gabefinkatu lurra.

25. Huts eragiten diet aztien zantzuei,zentzugabe bihurtzen igarleak;jakintsuak hankaz gora botatzeneta haien zientziazorakeria bilakarazten.

26. Baina neure zerbitzarien hitzabetearazten dut,neure mezularien egitasmoagauzatzen.Jerusalemi diotsot:“Berriro izango dituzu bizilagunak”,eta Judako hiriei:“Berriz eraikiko zaituztete”.Neuk jasoko ditutbertako horma eroriak.

27. Itsaso zabalari diotsot:“Lehor zaitez;neuk agortuko ditutzure korronteak”;

28. eta Zirori:“Zu zara nire artzaina,nik nahi guztia burutuko duzu”.Jerusalemi diotsot:“Berriz eraikiko zaituzte”,eta tenpluari:“Oinarri berriak jarriko dizkizute”».

Isaias 44