Isaias 43:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Iparraldeari esango diot:“Itzul itzazu”,eta hegoaldeari: “Ez eduki hor”.Itzul itzazue lurraren urrutienekobazterretatik nire seme-alabak,

7. nire izena daramaten guztiak,neuk sortu eta eratu nituenak,neure aintzarako egin nituenak.

8. Utzi etortzen nire herriari,begiak eduki arren itsueta belarriak eduki arrengor dagoenari.

9. «Bil bitez nazio guztiak,elkar bitez herriak:horietako zeinek iragarri zuenhau guztiaedo lehengo gertakizunakjakinarazi?Aurkez bitzate lekukoak,beren buruak zuri ditzaten,entzun diezaieguneta aitortu egia zela.

10. Honela diot nik, Jaun honek:Zuek zarete nire lekuko,israeldarrok,zuek nire zerbitzari;nik aukeratu zaituztet,ni ezagutu, niregan sinetsieta ni beti berbera naizelauler dezazuen.Nire aurretik ez da jainkorik izan,ezta izango ere nire ondoren.

11. Neu naiz Jauna, neu;ez da ni beste salbatzailerik.

Isaias 43