Isaias 41:18-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Mendi-kasko soiletan errekaksortuko ditut,ibarretan iturriak;basamortua aintzira bihurtuko dut,lur lehorreaniturburuak sorraraziko.

19. Zedro, arkazi, mirto eta olibondoaklandatuko ditut basamortuan;zipres, zumar eta izeiak eremuan.

20. Horrela ikusiko dute deneketa jakingo,ohartuko dira eta behingoz ulertukonik, Jaunak, egin dudala hori guztia,nik, Israelen Jainko santuak,dudala sortuĀ».

21. Hau dio Jaunak,Jakoben herriaren erregeak:«Aurkeztu zeuen auzia, idolook,ekarri frogak.

22. Zatozte eta iragarrigero gertatzekoa.Esan gurizeuen lehengo iragarpenaketa arretaz entzungo dugu;adierazi etortzekoak,betetzen diren ikus dezagun.

23. Iragarri geroko gertakizunaketa aitortuko dugu jainko zaretela.Eman zoriona edo zoritxarra,ohar gaitezen eta zuen beldur izan.

24. Baina hara: zuek ez zarete ezer,zuen egintzak hutsaren hurrengo.Mespretxagarria, zuek jainkotzataukeratzen zaituztena.

Isaias 41