10. Ez izan beldur, zeurekin bainauzu;ez larritu, zure Jainkoa bainaiz.Neure laguntzazahaltsu egiten zaitut,neure esku garaileaz eusten dizut.
11. Lotsaz eta laidoz geldituko dirazure aurka lehiatzen direnak;ezerezean galduko dirazure kontra liskarrean ari direnak.
12. Bilatu eta inon ez dituzu aurkitukoborroka egiten zizutenak;ezerez eta huts bihurtuko diragerra egiten zizutenak.
13. Nik, Jaunak, zeure Jainkoak,eskutik heltzen baitizuteta esaten: “Ez beldurtu,neuk laguntzen dizut!”»
14. Hau dio Jaunak:«Ez izan beldur, Israel,Jakoben herri,hartxo bat bezain ezerezeta ahul zaren hori!Neuk laguntzen dizut;ni, Israelen Jainko santua,nauzu askatzaile.