Isaias 40:24-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Oraindik lurreansendo sustraitu gabeko landareen,erein edo landatu berrienantzeko dira:Jainkoak haize emaneta ihartu egiten dira;haize-erauntsiak eramatenlastoa bezala.

25. Jainko santuak galdetzen dizue:«Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?»

26. Jaso begiak gorantz eta ikus:Nork egin zuen hori guztia?Banan-banan aterarazten dituzeruko astroak,bakoitzari bere izenez deitzen dio;hain baita ahaltsu,hain biziki indartsu,batek ere ez dioharen deiari huts egiten.

27. Zergatik, Israel,Jakoben herri hori,zergatik ari zara esaten:«Jauna ez da nire zoriaz arduratzen,nire eskubideek ez diote axola?»

28. Ez al dakizu?Ez al duzu inoiz entzun?Jauna betiereko Jainkoa da,lurbira osoa egin duena:ez da nekatzen, ez akitzen;ulermenaz gaindikoaharen adimena.

29. Nekatuari indarrak berritzen dizkio,ezinduari ahalmena bihurtzen.

30. Gazteak erenekatzen dira eta akitzen,sasoitsuenak ereahuldu eta erortzen,

31. baina Jaunarengan itxaro dutenekindarrak berritzen dituzte:arrano-hegoak hazten zaizkie,lasterka egin eta ez dira nekatzen,ibili eta ez akitzen.

Isaias 40