2. Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari:
3. «Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.
4. Orduan, Jaunak Isaiasi agindu zion
5. Ezekiasengana itzultzeko, honako hau esatera: «Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak; beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia.
6. Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau».
7. Isaiasek erantzun:—Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko:
8. Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari.Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen.