Isaias 38:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta. Ez zara luzaro biziko».

2. Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari:

3. «Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.

4. Orduan, Jaunak Isaiasi agindu zion

5. Ezekiasengana itzultzeko, honako hau esatera: «Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak; beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia.

6. Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau».

7. Isaiasek erantzun:—Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko:

8. Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari.Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen.

9. Judako errege Ezekiasek, bere gaitzetik sendatu zenean, gorespen-kanta hau egin zuen:

10. «Hau pentsatu nuen:Bizitzako sasoirik oneneanjoan behar;Hildakoen Egoitzara naramate,gainerako bizi-urteakkentzen dizkidate.

11. Hau pentsatu nuen:Ez dut gehiago Jauna ikusikobizidunen lurrean,ez eta gizakirikmundu honetakobizilagunen artean.

12. Bizia kentzen didateeta urruti eramaten,artzainaren oihal-etxola bezala.Ehotzen amaitu ondoren,ehuleak mozten duenehunaren antzeko da nire bizia.Gau eta egun hilzorian naukazu.

13. Goiza arte negar-zotinka ari naiz,lehoiak bezala haustenbaitizkidazu hezurrak.Gau eta egun hilzorian naukazu.

Isaias 38