37. Asiriako errege Senakerib, orduan, guda-etxolak jaso eta Ninivera itzuli zen eta bertan gelditu.
38. Egun batez, bere jainko Nisrok-en jauretxean ahuspeztua zegoelarik, Adramelek eta Saretzer bere semeek ezpataz jo eta hil egin zuten; gero, Ararat inguruko lurraldera egin zuten ihes hiltzaileek. Beste seme bat, Asarhadon, izan zen hurrengo errege.