Isaias 33:22-23-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;zuk ekitean, nazioak sakabanatu.

4. Orduan, mamorro-piloa bezalapilatuko ditugu harrapakinak,matxinsaltoek bezalaegingo diegu gainera jauzi.

5. Guztiz handia da Jauna!Goi-goian du bizilekua,eta zuzenbidez eta justiziazbetetzen du Sion.

6. Seguru biziko zara beti:jakinduria eta adimena,ondasun salbagarri;Jaunarenganako begirunea,zeure aberastasun.

7. Horra jerusalemdarrakkalean garrasika,bakearen mezularieknegar dagite saminki.

8. Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak mespretxatu dituzte;ez da giza errespeturik.

9. Dolutan, akiturik dago lurraldea,lotsaz eta zimel Libanoko basoa,Xaron lautada basamortu bihurtua,Baxan eta Karmel mendiak gorri.

22-23. Ontzien sokak lasaituak daude,ezin diote mastari eutsi,eta belarik zabaldu ezin.Orduan,harrapakinak banatuko ditugu;hain ugari banatu ere,ezen herrenak ereizango baitu partea.Izan ere,Jauna dugu epaile eta legegile.Jauna dugu errege:berak salbatuko gaitu.

24. Jerusalemen bizi den inorkez du esango: «Gaixo nago».Jainkoakbarkatu egingo dizkio bekatuakbertako jendeari.

Isaias 33