Isaias 33:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ai zu, inork hondatu gabekohondatzaile hori,inork traizionatu gabekotraidore hori!Besteak hondatzeariutziko diozunean,zeu ere hondatuko zaituzte;traizionatzeari utziko diozunean,zeu ere traizionatuko zaituzte.

2. Erruki gutaz, Jauna,zuregan baitugu itxaropen!Izan gure indar egunero,gure salbamen estualdian.

3. Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;zuk ekitean, nazioak sakabanatu.

4. Orduan, mamorro-piloa bezalapilatuko ditugu harrapakinak,matxinsaltoek bezalaegingo diegu gainera jauzi.

5. Guztiz handia da Jauna!Goi-goian du bizilekua,eta zuzenbidez eta justiziazbetetzen du Sion.

22-23. Ontzien sokak lasaituak daude,ezin diote mastari eutsi,eta belarik zabaldu ezin.Orduan,harrapakinak banatuko ditugu;hain ugari banatu ere,ezen herrenak ereizango baitu partea.Izan ere,Jauna dugu epaile eta legegile.Jauna dugu errege:berak salbatuko gaitu.

Isaias 33