Isaias 32:9-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Emakume arduragabeok,ea, entzun nire esana!Andre axolagabeok,aditu nire mezua!

10. Orain axolagabe bizi zarete,baina urtebete igaro eta lasterdardara egingo duzue,mahats-biltzea amaituko baitaeta ez da gehiago uztarik izango.

11. Izan ikara, arduragabeok!Egin dardara, axolagabeok!Erantzi, kendu soineko horiek,eta estali dolu-jantziz.

12. Jo bularra eta egin dolu:landa zoragarrieta mahasti emankorrakamaitu dira eta;

13. sasi eta laharrak haziko diranire herriaren lurraldean;dolu egin, bai,alaitasunez beterik zeudenetxeengatik,hiri festazaleagatik.

14. Errege-jauregia utzi egingo dute,hiri jendetsua hutsik geldituko da;Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea,betiko hondaturik,basastoen etzaleku atsegineta artaldeen larre-toki bihurtuko.

15. Baina, azkenik,Jaunak bere espirituaisuriko digu goitik berriro.Basamortua baratze bihurtuko daeta baratzea baso.

16. Eta batean zein besteanzuzenbidea eta justizia nagusi.

Isaias 32