Isaias 30:6-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Negeveko basapiztiei buruz mezua:«Lehoi orrolari, sugegorrieta dragoi hegalarizjosia dagoen lurralde beldurgarrieta arriskutsuan barrena,hor daramazkioteberen aberastasun bikainak,astoen bizkarretaneta gameluen konkorretan,probetxugabeko herriari.

7. Alferrekoa eta hutsa daEgiptoren laguntza;horregatik,izen hau jarri diot:“Geldigaitza mugiezin” ».

8. Jaunak hau agindu zidan:«Ea, beraien begi aurreanidatz ezazu hau oholtxoaneta egin zigilaturiko agiria,gerorako geldi dadin,betiko lekukotzat».

9. «Herri errebeldea,seme engainatzaileak dira benetan,Jaunaren irakaspena ez baituteonartu nahi.

10. Hau esaten diete profetei:“Ez izan ikuskaririk,ez agertu egia,baizik eta guri atsegin zaiguna esan,amets liluragarriak agertu.

11. Alde bide zuzenetik.Ez iezaguzue aurrean jarIsraelen Jainko santua”».

12. Horregatik,hau dio Israelen Jainko santuak:«Nire hitzamespretxatu egiten duzue,eta bidegabekerianeta maltzurkerianduzue konfiantza,hauek dituzue euskarri.

13. Beraz,zeuen gaiztakeriaren ondorioz,goitik behera pitzaturikoharresi garaiari bezalagertatuko zaizue:pixkanaka okertueta, halako batean, gutxien ustean,lurrera amiltzen da.

Isaias 30