Isaias 30:22-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Eta kutsatutzat joko dituzuezilarrez apainduriko jainko-irudiaketa urrez estalitako idoloak.Trapu zikinak bezalabotako dituzue kanpora,esanez: «Utikan hemendik!»

23. Euria emango dizue Jaunaklurrean ereindako haziarentzat,eta gari mardul eta oparoaemango du lurrak.Egun hartan zuen abereaklarre zabaletan bazkatuko dira.

24. Lurra lantzen dizuetenidi eta astoekbelar gozoa izango dute jateko,aska betean izango ere.

25. Hilketa handiaren egunean,etsaien dorretxeakeroriko direnean,errekak eta ur-xirripak jaitsiko diramendi handieta muino garai orotatik.

26. Jaunak bere herriaren zauriak lotueta sendatuko dituenean,ilargiak eguzkiak bezalaegingo du argi;eguzkiaren argia, berriz,zazpi aldiz handiagoa izango da,zazpi eguzkirena batean bezalakoa.

27. Horra non datorren Jauna bera urrutitik.Garretan eta ketan dagoharen haserrea,sumina dariela haren ezpainak;su kiskalgarria dirudi haren mihiak,

28. leporainoko uholde oldartsuaharen arnasak.Galbahean bezalaastinduko ditu nazioak,muturrekoaz bezalamasailetik lotuko,hondamenera eramateko.

29. Zuek, berriz,kantuari ekingo diozue,jai arratsean bezala;bihotzean poz izango duzue,Israelen Harkaitz denJaunaren mendiratxirula-doinuz erromesdoanak bezala.

30. Bere ahots bortitzaentzunaraziko du Jaunaketa bere indar eraginkorraerakutsiko,haserre gorri eta sugar kiskalgarriz,ekaitz, euri-jasa eta txingor artean.

31. Beldur-ikara izango du Asiriak,Jaunaren ahotsa entzuteaneta hark zigorrez jotzean.

32. Danbolin eta zitara-soinuzospatuko duzueJaunak leporatuko dionzigorraldi bakoitza.Gogor ere gogorerasoko dio Jaunak.

33. Asiriako erregearentzataspalditik gertu dagoerreleku sakon eta zabala,egur-pila handia.Jaunaren arnasak emango dio su,sufre-bolada baten antzera.

Isaias 30