Isaias 3:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Bai, lur jo du Jerusalemek,gainbehera erori da Juda,haien esanak eta eginakJaunaren ospea iraindu besterikez baitute egiten.

9. Ez dute inolako lotsarik:ez dute beren bekatua ezkutatzen,zabaltzen baizik, Sodomak bezala.Zoritxarrekoak benetan,beren buruen zoritxarrerakoari baitira!

10. Zorionekoa zintzoa!Ongi izango da,bere egintzen fruitua gozatuko du.

11. Zoritxarrekoa gaiztoa!Gaizki izango da,bere egintzen ordaina jasoko du.

12. Oi ene herri,mutiko bat duzu zapaltzaile,emakumeak agintari!Oi ene herri,gidariek oker zaramatzate,bide zuzenetik kanpora

13. Prest dago Jauna auzitarako,gertu bere herria epaitzeko.

Isaias 3