1. Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakkendu egingo dieJerusalemi eta Judarieuskarri eta mantenu oro:ogi-mantenua eta ur-mantenua,
2. gudalburua eta gudaria,epailea eta profeta,igarlea eta arduraduna,
3. buruzagia eta handikia,kontseilaria eta aztikerian adituaeta sorginkerian trebatua.
4. Mutikoak jarriko dizkie nagusi,beren nahierara goberna ditzaten.
5. Jendeak elkarri erasoko dio,bakoitzak bere ondokoari:ez diete errespeturik izangogaztetxoek zaharrei,ez eta behekoek goikoei.
6. Anaiak anaiari helduko dioaitaren etxean, esanez:«Hik baduk soinean zer jantzi;izan hadi, beraz, gure agintari;hik gobernatu hondakin-pila hauek».
19-21. oin, beso eta behatz,buru, lepo eta gerri,ile, sudur eta belarrietako bitxiaketa lurrin gozoak;
22-23. jantzi dotore, mantu,lepoko zapi eta poltsak,gona fin, durbante eta mantilak.