Isaias 29:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ai Jerusalem, Jerusalem,behinola Davidek setiaturiko hiri!Oraindik urte bat edo beste,urtean urteko jai-saila osotuz,

2. eta estu hartuko dut Jerusalem:intziriak eta negar-zotinakizango dira,eta opariak erretzeko aldarea bezalajarriko dut hiria.

3. Alde guztietatik setiatuko zaitut,lubakiz inguratuko,zure kontra eraso-tresnak jasoko.

4. Lur jota geldituko zara,lurrean intzirika;hautsetan itoa geratuko dazure mintzoa;hildakoen espirituenaren antzekoizango da zure ahotsa,zurrumurruaren antzekozure mintzoa.

5. Zure harroputz-piloahauts xehea bezala izango da;zure indartsuen multzoa,haizeak daraman lastoa bezala.Baina bat-batean eta ustekabean,

6. trumoi, lurrikara eta burrunbaz,zurrunbilo, ekaitzeta sugar kiskalgarrizekingo dio Jaun ahalguztidunak.

7. Orduan,Jerusalemen aurka borrokanari diren nazio guztiak,setiatzen duten gudari-taldeeta eraso-tresna guztiak,ametsa bezala,gaueko irudipena bezaladesagertuko dira.

8. Ametsetan jaten ari eta esnatzeanurdaila hutsik duengosetuaren antzeko,ametsetan edaten ari eta esnatzeaneztarria lehor duenegarrituaren antzeko izango daSion mendiari erasotzen diotennazioen multzoa.

9. Harri zaitezte, harritu!Itsu zaitezte, itsutu!Mozkortu, baina ez ardoz!Egin balantza,baina ez edanarengatik!

10. Izan ere,Jaunak lozorroa bidali dizue,begiak itxi dizkizue profetoi,burua estali ikusleoi.

11. Goi-agerpen guztiak zigiluz itxitako idazki baten antzeko gertatzen zaizkizue: irakurtzen dakien bati idazkia eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ezin dut, zigiluz itxia baitago» erantzuten;

12. edo irakurtzen ez dakien bati eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ez dakit irakurtzen» erantzuten.

Isaias 29