Isaias 28:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zoritxarrekoa Samaria,efraimdar mozkorrenkoroa harroxko,haran joriaren gainean garai zaudenapaindurazko lore-sorta zimel,ardozaleen hiri!

2. Horra hor Jaunak norbait bidali,ausarta eta indartsua:txingorraldiak,ekaitz hondagarriak bezala,ur handi oldartsuek bezala,eskuz lurrera bota

3. eta hankapean zapalduko duefraimdar mozkorrenkoroa harroxkoa.

4. Eta haran joriaren gaineangarai dagoenapaindurazko lore-sorta zimelari,sasoian lehenbizi heldutakopikuarena gertatuko zaio:ikusten duenak,eskura orduko ahora.

5. Egun hartan,Jaun ahalguztiduna bera izango dabere herrian bizirik geldituentzatkoroa eder, diadema apain.

6. Berak emango die epai-mahaikoeizuzenbide-senaeta hiriaren defendatzaileei kemena.

7. Apaiz eta profetak ereestropezuka dabiltzaardoaren eraginez,bidetik oker pattarraren eraginez;pattarrarengatik estropezukaeta bidetik oker, ardotan itota:ikuskariak dituztenean itsumustukaeta epaia ematean zanbuluka.

8. Oka eginda,nazkagarri daude mahai guztiak,ez da inon tarterik garbi.

9. Eta hau diote nitaz:«Nor eta gu eskolatu honek?Nori eta guri irakatsiJainkoak agertua?Haurtxo bularretik kendu berriakote gara?

10. Hala moduz ari zaigu,hizki-mizki, xuxu-muxu».

11. Horra, bada: hizketa nahasiz,hizkuntza arrotzez,hitz egingo dio Jaunak herri honi.

12. Behinola esana baitzien:«Hona hemen lasaibidea,hona hemen atsedena;nekatuak atseden har beza».Baina haiek jaramonik ez.

Isaias 28