Isaias 27:6-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Etorkizunean, Jakoben ondorengoeksustraiak botako dituzte,Israel herria loratuko daeta kimuberrituko,eta mundu osoafruituz beteko dute.

7. Jo ote ditu Jaunak israeldarrakhauen jotzaileak jo zituenbezain gogor?Hil ote ditu israeldarrakhauen hiltzaileak hil zituen bezala?

8. Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota;mendebal-haizearen antzekoarnasaldi gogorrezeraman ditu urrutira.

9. Horrela, ezabatua izango daJakoben herriaren errua,baldin eta beren bekatuabaztertzen badute,idolo-aldare guztiak,kareharria bezala,hauts egiten badituzteeta Axera jainkosareneta eguzkiaren ohorezkoharri sakraturikgehiago gelditzen ez bada.

10. Izan ere, hiri gotortuahondaturik gelditu da,baserri hustuaren pare,basamortua bezain bakar.Txekorren larre eta etzalekubihurtu da;bertara datoz adar-kimuak jatera.

11. Zuhaitz-adarrak ihartueta hautsi egiten dira,eta su-egurretarakobiltzen dituzte emakumeek.Bai, zentzugabeko herria da Israel:horregatik,bere egileak ez dio errukirik,sortzaileak ez dio gupidarik.

12. Egun hartan, israeldarrok,Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino,banan-bananbilduko zaituzte Jaunak,uztaroan galburuakbildu ohi diren bezala.

13. Egun hartan,turuta handia joko du,Asirian galdueieta Egipton sakabanatueidei egiteko,eta Jerusalemen, mendi santuan,Jauna gurtzera etorriko dira.

Isaias 27