Isaias 27:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egun hartan, Leviatan,suge iheskor eta makurra,zigortuko du Jaunakbere ezpata zorrotz,handi eta bizkorraz:hil egingo du itsas herensugea.

2. Egun hartan, Jaunak esango du:«Goratu kantuznire mahasti zoragarria.

3. Nik neuk, Jaun honek, zaintzen duteta sarri ureztatzen.Gau eta egun zaintzen dut,inork kalterik egin ez diezaion.

4. Ez nago jadanik harekin haserre.Sasiak eta laharrakaurkitzen badizkiot,eraso eta bat-batean erre egingo dut.

5. Baina nire babespeanjarri nahi badu,egin bitza bakezkoak nirekin.Bai, egin bitza bakezkoak nirekin».

6. Etorkizunean, Jakoben ondorengoeksustraiak botako dituzte,Israel herria loratuko daeta kimuberrituko,eta mundu osoafruituz beteko dute.

7. Jo ote ditu Jaunak israeldarrakhauen jotzaileak jo zituenbezain gogor?Hil ote ditu israeldarrakhauen hiltzaileak hil zituen bezala?

Isaias 27