Isaias 25:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Behin betiko galduko du heriotza!Jainko Jaunakguztien begietako malkoakxukatuko ditu,eta mundu guztian jasanikolotsaizunabere herriarengandik baztertuko.Hala esan du Jaunak.

9. Egun horretan, hau esango dute:«Hona hemen gure Jainkoa!Berarengan genuen itxaropenaeta salbatu egin gaitu.Jauna da!Berarengan genuen itxaropena:poztu eta alai gaitezen,salbatu egin baikaitu».

10. Mendi hau bere eskuzzainduko du Jaunak;Moab, ordea, bertan zapalduko,lastoa simaurtegianzapaldu ohi den bezala.

11. Han besoak luzatuko ditu Moabek,igerilariak igerian bezala;baina bere besoen ahaleginezez du bere harrokeriaazpiragotzea baizik lortuko.

12. Haren harresi sendo eta garaiakJaunak bota eta eraitsiko ditu,lur jota eta hauts eginda utziko.

Isaias 25