Isaias 24:3-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Suntsitua ere suntsitua,hustua ere hustua izango da lurra.Halaxe iragarri du Jaunak.

4. Dolu dagi lurrak, indargabe,akiturik dago mundua, indargabe,akiturik zerua ere lurrarekin batera.

5. Lurra profanatua dutebertako bizilagunek,Jaunaren legeak hautsi baitituzte,haren arauak baztertu,haren betiko ituna urratu.

6. Horregatik,madarikazioak hartua du lurra,eta bertan bizi direnekzigorra jasan behar.Horregatik,lurreko bizilagunak galtzen ari dira;banaka batzuk besterikez dira gelditzen.

7. Ardo berria txepel,mahastiak zimel,bizi-poza aiene bihurtua.

8. Isildu da danbolin-soinu alaia,amaitu da festazaleen zarata-hotsa,isildu da zitara-soinu alaia.

9. Ez da gehiago kanta-kantariardorik edaten,edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.

10. Hiri osoa, nahaspila eta hondamen;etxe guztiak, ateak trangaturik.

11. Kalean jendea ardo faltaz uluka;betiko galdu da alaitasuna,lurraldetik alde egin du pozak.

12. Hirian ez da hondakina besterik;sarrerako atea, lurrean txikitua.

Isaias 24