1. Horra Jaunaklurra suntsitu eta errautsi,azpikoz gain iraulieta bizilagunak sakabanatu:
2. apaiz nahiz herri xehe,nagusi nahiz morroi,etxekoandre nahiz neskame,saltzaile nahiz erosle,mailegu-emaile nahiz hartzaile,hartzekodun nahiz zordun.
3. Suntsitua ere suntsitua,hustua ere hustua izango da lurra.Halaxe iragarri du Jaunak.
4. Dolu dagi lurrak, indargabe,akiturik dago mundua, indargabe,akiturik zerua ere lurrarekin batera.