Isaias 22:2-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Jerusalem,hiri zaratatsu eta zalapartari,hiri jostalari,zure hildakoak ez ditu ezpatak bota,ez dira gerran hil.

3. Zure gudalburu guztiakihesi joan dira,gezirik bota gabepreso hartu dituzte.Zure bizilagun guztiakpreso hartu dituzte,urrutira ihesi joanak izan arren.

4. Orain, bada, hau diotsuet:Ez jardun ni kontsolatu nahiannire herriaren hondamendiagatik;uztazue saminki negar egiten.

5. Zorigaiztoko eguna baita,hondamen- eta larritasun-eguna,Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.Ikuskari-haraneanharresiak lurrera,garrasiak mendiraino.

6. Elamdar gudariakzaldi eta gurdietan datoz,prest dituzte geziak;babeskiak atera dituzte kirtarrek.

Isaias 22